Politika -

Eusko Legebiltzarra

Lehendakaria: 'ETB Nafarroan ikusteko baldintzak onartezinak dira'

Mikel Basabe Aralarreko ordezkariak egindako galdera bati horrela erantzun dio Patxi Lopezek Legebiltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETB-1 eta ETB-2 kanal digitalen bidez Nafarroan ikusi ahal izateko borondatea mantentzen duela adierazi du gaur Patxi Lopez lehendakariak, baina Nafarroako Gobernuak jarri dituen baldintzak euskal Exekutiboarentzat "onartezinak" direla ohartarazi du.

Mikel Basabe Aralarreko ordezkariak egindako galdera bati horrela erantzun dio Patxi Lopezek Gasteizko Ganberan. ETB-1 eta ETB-2 foru erkidegoan ikusteko bi gobernuek sinatutako hitzarmena bete gabe dagoela gogorarazi dio Basabek lehendakariari.

Akordioa uztailean sinatu zuten exekutiboek, baina oraindik ez dute bete, gogorarazi du. Era berean, ETB-3 eta ETBSAT Nafarroan ikusi ahal izateko aukera planteatzeko eskatu dio Lopezi Aralarreko ordezkariak.

"Euskaldunak dauden tokietan euskara sustatzeko irrati eta telebista publiko bat izatea" Jaurlaritzaren "betebeharra" dela errepikatu du lehendakariak.

Gobernua hitzarmena betetzen saiatzen ari dela ziurtatu du Lopezek, eta Miguel Sanzen Exekutiboarekin akordio bat "behin baino gehiagotan" bilatu duela erantsi du, baina "baldintzak onartezinak" dira, "bereziki UPN eta CDN koalizioa hautsi zenetik".

"Eusko Jaurlaritzak difusioaren gastuetan parte hartu behar du, baina Nafarroan TDT seinalea lortzeko ardura Nafarroako Gobernuak hartu beharko luke", defendatu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea