Politika -
Manifestu bat sinatu dute
Ezker abertzalea, Aralar, EA eta EAJ, erabakitzeko eskubidearen alde
Alderdi politiko abertzaleek ordezkariek Unea iritsi da! manifestua sinatu dute autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Erredakzioa
50 pertsona inguruk erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioaren aldeko idatzia sinatu dute Nazioen Mundua mugimenduren barruan eta eskubide zibil eta politikoen errespetua oinarritzat hartuz. Dokumentua izenpetu dutenen artean, ezker abertzaleko Tasio Erkizia, Carlos Garaikoetxea lehendakari eta EAko presidente ohia, Aralarreko Ainhoa Beola zinegotzi Donostiarra eta bestelako gizarte eta kultura ordezkariak izan dira.
Testua, Unea iritsi da! titulua dauka, lau ardatz nagusi ditu eta Andoni Egaña bertsolariak (gaztelaniaz), Juan Jose Agirre benediktinoak (euskeraz) eta Abertzaleen Batasunako Mertxe Colinak (frantsesez) irakurri dute.
Manifestua "eskema zaharkituak atzean utzi eta oztopoak gainditzearen alde" agertzen da, eta "demokrazian oinarritu eta eskubide zibil eta politikoak errespetatuz, autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko pausuak" ematea eskatzen dute.
Idatzi hau ezagutzera emateko, datorren larunbatean Ordizian "Euskal Herria eta Eskoziaren batasuna" ardatz izango duen ekitaldia ospatuko dute, izan ere, Eskoziako gobernua "herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezaten aurrerapausoak ematen ari da". Ekitaldia ''Scotland Euskal Herria''.