Politika -

Txori Barrote epaia

Aresek ETAko presoen irudiak kentzen jarraituko dutela adierazi du

Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiak epaiaren aurkako helegitea aurkeztu eta ETA goratzeko kartelak jartzen dituztenak salatu egingo dituztela konfirmatu dio Barne sailburuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Barne sailburuak Biktimen Legea "arduraz bete" eta Ertzaintzak ETAko presoen argazkiak kentzen jarraituko duela adierazi du. Era berean, Txomin Barrote konpartsako kideen absoluzioak horrelako irudiak erretiratzen jarraitzeko oztoporik jartzen ez duela azpimarratu du.

Herrizaingo Saileko arduradunak Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiarekin hitz egin du eta honek tribunalak Txori Barroteren kasuan hartutako erabakiaren kontra helegitea aurkeztuko duela konfirmatu dio. ETA "goratzeagatik" ere salaketa publikoa egingo duela gaineratu du Zaragozak.

Bestalde, Aresek adierazi duenez, "Eusko Jaurlaritzak tolerantziarik gabeko politikarekin jarraituko du, Euskadiko herri eta hirietan indarkeria bultzatu, onartu edo praktikatzen dutenek zigorgabetasun eremurik izan ez dezaten".

"Helburua terrorismoarekin lotuta dauden delituengatik zigortuta dauden presoen irudia kaleetatik ateratzea da. Irudi horiek ikusgai izatea gaizkile talde bat omentzeko egiten da eta horrek biktimen duintasuna eta oroimenari irain egiten die", azaldu du Aresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea