Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Arana: 'Herrizaingo Sailak ezin du entzungor egin ebazpenaren aurrean'
Ezker Batuaren koordinadore nagusiak Txori Barroteko kideen absoluzioa izan du hizpide, eta Aresek ETAko presoen irudiak kentzen jarraitzeko duen asmoari egin dio erreferentzia.
Erredakzioa
Mikel&' || 'nbsp;Arana Ezker Batuaren koordinadore nagusiak adierazi du Herrizaingo Sailak ezin duela "entzungor egin ebazpenaren aurrean", Auzitegi Nazionalak Txori Barrote konpartsako kideak ETAko presoen argazkiak erakusteagatik absolbitu ostean Rodolfo Ares Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak egin dituen adierazpenen harira.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Aranak Aresen atzoko hitzak izan ditu hizpide. Herrizaingo sailburuak esan zuen Ertzaintzak ETAko presoen argazkiak kentzen jarraituko duela Biktimen Legea "zehatz mehatz" betetze aldera. Era berean, konpartsako kideen absoluzioak ez duela neurri horrekin jarraitzea galarazten azpimarratu zuen.