Politika -
Ikerketa
Langabezia da espainiarren ardura nagusia
Egoera ekonomikoa, politikariak eta immigrazioa dira beste kezka nagusi batzuk.
Erredakzioa
Langabeziaren inguruko ardurak gora egiten jarraitzen du espainiarren artean, eta, duela hilabete batzuk izandako maximoetara heldu ez den arren, inkestari erantzun diotenen % 78,4ren ustez Espainiako arazo nagusia da, egoera ekonomikoaren eta politikarien aurretik.
Emaitza horiek utzi dituzte Ikerketa Soziologikoen Zentroak irailaren 3tik 13ra bitartean bildutako iritziek, gaur ezagutzera eman dutenez.
CISen inkestaren arabera, herritarrek konfiantza handiagoa dute orain ekonomian; izan ere, galderei erantzun dietenen % 70,3k uste dute egoera "kaskarra" edo "oso txarra" dela, eta aurreko inkestaren arabera % 74,4koa zen horien ehunekoa.
Langabeziaren ostean, ekonomiarekin zerikusia duten gaiak dira kezka nagusia, % 48,2ren arabera.
Ekonomiaren atzetik, politikariak dira hirugarren kezka nagusia, erantzunen % 19,8k zehaztu dutenez.
Zerrendako laugarren kezkatzat immigrazioa agertzen da: % 12,4n zegoen aurreko galdeketan, eta % 15,4ra egin du gora.