Politika -

Kritikak Patxi Lopezi

Elkarrizketatik 'baztertzea' kritikatu du ezker abertzaleak

Bestalde, "ezker abertzalea elkarrizketa sortatik baztertu nahi izatea ez da aurrerapausoak emateko bidea", adierazi du Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria "oso galduta" dagoela esan du gaur Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak, eta ezker abertzalea alde batera utzita ordezkaritza duten alderdiekin bakarrik elkarrizketa sorta "zuhur" bat hastea kritikatu du.

"Bazterketekin ez da prozesurik lortzen, ez da ezer lortzen, eta hori da Patxi Lopezek planteatu duena", kritikatu du Morenok prentsaurreko batean.

"Lidergoa lortzeko Patxi Lopezek bere burua kokatu behar du segur aski, bestela jokoz kanpo geratuko da", ohartarazi du ezker abertzaleko bozeramaileak.

EA

Bestalde, "ezker abertzalea elkarrizketa sortatik baztertu nahi izatea ez da aurrerapausoak emateko bidea", adierazi du Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkariak. "Elkarrizketa eredu hau jarraitzen duen beste gatazkarik ez dago munduan", azaldu du Ramirezek.

Gainera, Ramirezen hitzetan, "Patxi Lopezek sinesgarritasun gutxi du momentuz, izan ere, orain arte eman dituen pausoak ez dira normalkuntza politikoaren eta bakearen aukera duen lehendakari batenak". "Elkarrizketa bazterketarik gabe garatu behar da, elkarrizketa ereduarekin tranparik egin nahi ez badute", adierazi du.

Hala ere, "egin beharreko lana egitera behartuko du euskal gizarteak lehendakaria", esan du EAko ordezkariak. "Normalkuntza eta bakea oztopatu dituen agentea izan nahi ez badu jarrera aldatuko beharko du PSEk", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea