Politika -
Hispanitatearen Eguna
Milaka lagun independentziaren aldeko manifestazioan, Iruñean
Independentistak sareak deitutako manifestazioarekin bat egin dute Hegoamerikako zenbait herrialdetako ordezkarik, Espainiarengandik independizatu zirela 200 urte bete direnean.
Erredakzioa
Milaka lagun bildu dira Iruñean "Independentzia" lelopean sare Independentistak deitutako manifestazioan.
Urriak 12 Gaztelako Erreinuak Amerikako konkistari ekin zion eguna da, Hispanitatearen Eguna alegia. Jai horri intsumisioa egiten diotela aldarrikatuz, manifestazioa deitu du Independentistak sareak Iruñean.
Zenbait mila lagunek hartu dute partea, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuz. Manifestazioan izan dira zenbait alderdi abertzale, sindikatu eta beste taldeetako ordezkariak, bakoitza bere izenean bada ere. Horiekin batera ikusi ditugu.hegoamerikako ordezkariak ere Espainiarengandik bereiztu zirela 200 urte bete direnean.
Manifestazioa koloretsua izan da, izan ere, "martxa berdea" izatea lortu nahi zuten.