Politika -

Lezo operazioa

Ignacio Gonzalezenak diren 5,4 milioi dolar atzeman dituzte Kolonbian

Isabel II.a Kanalean egindako legez kanpoko eragiketei esker lortutako dirutza ei da.

Ignacio Gonzalez, kartzelatik irten zenean. EFE
Ignacio Gonzalez. EFE
Ignacio Gonzalez, kartzelatik irten zenean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5,4 milioi dolar eskudirutan (4,6 milioi euro, gutxi gorabehera) eta hainbat etxebizitza. Denak Ignacio Gonzalez Madrilgo presidente ohi eta PPko kidearenak omen. Auzitegi Nazionalak Kolonbian atzeman ditu dirutza eta higiezinok, Panamako eta Kolonbiako justiziaren laguntzarekin.

SER irrati kateak aurreratu duenez eta EFE albiste agentziari ikerketaren iturriek baieztatu diotenez, Gonzalezek Isabel II.a Kanalean egindako legez kanpoko eragiketei esker lortutako dirutza da. Gonzalez Lezo operazioan atxilotu zuten, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita, beste hainbat delituren artean.

Apirilean sartu zuten preso, eta azaroaren 8an atera zen Soto del Real kartzelatik, berme gisa eskatutako 400.000 euroak egun bakarrean bildu ostean.

SER irrati katearen arabera, dirutza topatu izanak ahalbideratu du baldintzapean aske geratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Alderdi Popularra Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken orduko albistea Zer gertatu da Kolonbian? Madril