Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aralar bere kabuz aurkeztuko da EAEn hauteskundeetan

Hori jakinarazi du Jon Abrilek eta Batzarre NaBaitik aterako dela aurreikusi du. Bestalde, ETAko presoen argazkien inguruan duen jarrera aldatzeko eskatu dio Jaurlaritzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Abril Aralarren koordinatzaileordeak iragarri du bere kabuz aurkeztuko direla Euskal Autonomi Erkidegoan, datorren urteko hauteskundeetan.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean buruzagi abertzaleak jakinarazi duenez, Nafarroako Foru Erkidegoan Nafarroa Bai koalizioaren barruan aurkeztuko dira. Gainera, koalizio horretatik Batzarre atera egingo dela aurreikusi du eta proposamena bidali dio ezker abertzaleari.

Bestalde, ETAko presoen argazkien inguruan duen jarrera aldatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea