Politika -

Ekitaldi politikoa Bizkaian

Sortu: 'Kataluniako herria egiten ari den baino iraultza handiagorik ez dago'

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak esan duenez, Kataluniako independentismoak "gehiago egin du 78ko erregimena hondatzeko, Espainiako ezkertiarrek baino".

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "egungo egoera soziopolitikoan eta geopolitikoan, ez dago Kataluniako herria egiten ari den baino iraultza handiagorik". Igande honetan Zugaztietan izan da Sortu, eta iraultza errusiarraren mendeurrena ospatu dute.

Sortuko bozeramaileak Elkarrekin Podemosi zuzendu zaio esanez Kataluniako independentismoak, burgesia txikiak eta ertainak barne, "gehiago egin du 78ko erregimena hondatzeko, Espainiako ezkertiarrek baino".

Rodriguezen arabera, "iraultzaileena da subiranotasunaren defentsa eta estatu propioaren eraikuntza", eta Dolores Ibarruri PCEko kide historikoa gogoan hartu du, Zugaztietatik gertu jaio baitzen. "Espainiartasuna erraietan eramanda ere, Kataluniako, Euskadiko eta Galiziako autodeterminaziorako eskubidea defendatu zituen" Ibarrurik, Rodriguezen hitzetan.

"Independentistak gara, feministak gara, sozialistak gara, eta harro gaude", aldarrikatu du komunismoaren porrota defendatzen dutenen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Sorturen azken albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak