Politika -
Elkarrizketa ETBn
Galdosek 'makal' eta 'lidergo faltan' ikusten du lehendakaria
Hamakaibat alderdiaren arduradun nagusia ETArekin "oso zorrotz" jokatzearen alde agertu da, gainerako alderdi abertzaleen "sineskortasunean" jausi gabe.
Erredakzioa
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea "kezkatuta" agertu da lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza, berez ustez, erakusten ari diren "ahultasuna eta lidergo falta" arazoaren aurrean. Irudi hori, Galdosen hitzetan, "egunero Lehendakaritzan gertatzen denaren isla da".
Bestalde, Galdos, "ETArekin zorrotz" jokatzearen alde agertu da eta gainontzeko alderdi abertzaleek "sineskortasunean jausten ari direla" ohartarazi du.
Hamaikabateko arduradunaren esanetan, ezker abertzalearekin akordioak sinatu dituzten alderdi abertzaleak ematen ari diren pausoak errespetatzen ditu bere alderdiak, baina bere alderdiak ez duela bere burua "horretan" ikusten azpimarratu du.
2011ko hauteskundeei begira, Hamaikabatek EAJrekin koalizioan aurkezteko asmoa duela adierazi du Galdosek, baina Urkulluren alderdiarekin akordiorik lortu ezean, hiru foru lurraldeetan eta udalerri garrantzitsuenetan hautagaiak izateko prest daudela esan du.