Politika -

Irlanda

Vila Mitxelena, ETAko ustezko kidea, Belfasteko epaitegi batean da

Terrorismoarekin lotuta dauden auziak epaitzen dituen Auzitegian dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fermin Vila Mitxelena ETAko ustezko kidea Belfasten da, terrorismo delituekin lotuta dauden estradizio-agindu espainiarrak epaitzen dituen auzitegian.

Duela bi aste, lehen mailako auzitegi horrek Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren lehenengo eskaria baztertu egin zuen. Sean Devine Vila Mitxelenaren abokatuak aurreratu zuenez, baina, gaur (urriaren 15a) epailearen aurrera joan beharko du.

Aurreko hartan Auzitegi Nazionalak igorritako estradizio-aginduak "forma akatsak" zituela ebatzi zuen Belfasteko auzitegiak, ETAko ustezko kideari egozten dizkioten delituak ez baitzeuden jasota.

Zehatz-mehatz, estradizio-eskaerak bizikleta batean jarritako bonba bat leherraraziz 2001eko apirilaren 26 hil zuten Justo Oreja jenerala aipatzen zuen, baina epailearen esanetan, "datu ugari falta ziren".

Stephen Ritchie Ipar Irlandako fiskalak orduan iragarri zuenez, Auzitegi Nazionalak "bi asteren buruan" estradizio-agindu berri bat bidaltzeko asmoa zeukan, akatsa zuzentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea