Politika -

2011ko Estatuko Aurrekontuak

Gobernuak ziur esan du ordu gutxi barru itxiko dutela akordioa

De la Vegak onartu du EAJrekin lotutako akordioan Gernikako Estatutua garatzeko konpromisoa agertzen dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteordeak esan du, gaur, edo datozen egunetan, Gobernuak EAJrekin eta Coalicion Canariarekin 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzeko akordioa lotu duela iragarriko duela.

Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Fernandez de la Vegak ziur esan du akordio horiek iritsiko direla, izan ere, nahiz eta EAJk oraindik akordioa ez dagoela esan, ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko.

Presidenteordearen arabera, akordioak "koherenteak" eta "onuragarriak" dira aurrekontuak onartzea ekarriko duelako eta horrela krisi ekonomikoari aurre egin eta egiteke dauden erreformak burutuko dituztelako.

De la Vegak onartu du EAJrekin lotutako akordioan Gernikako Estatutuaren garapena agertzen dela, eta haren arabera, "koherentea da autogobernua indartzea Konstituzioaren eta Estatuaren barruan".

Gainera, Patxi Lopez lehendakariak aurrekontuen negoziazioan "asko" esan duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea