Politika -
Bilbon
Bizia arriskatzen dutenekiko begirunea eskatu dio PPk Zapaterori
Cristina Ruiz (Bilbo), Ramon Gomez (Donostia) eta Javier Maroto (Gasteiz) 2011ko udal-hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Euskadiko PPk.
Erredakzioa
"Espainia konstituzionala" defendatzeagatik bizia arriskatzen duten euskal zinegotziekiko "errespetu apur bat" eskatu dio Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari.
2011ko udal-hauteskundeetan EAEko hiriburuetako alkatetzarako hautagaien aurkezpenean izan da Basagoiti. Horren aburuz, PPren eta PSEren zinegotziak "aspalditik dabiltza bere onena ematen askatasunagatik, bizikidetzagatik, eta euskaldunen aniztasunagatik", eta hori dela eta, "Zapaterok eta EAJk derrigorrezko nazionalismoa hitzartu" izana gaitzetsi du.
PPko buruaren hitzetan, "Zapaterok ezingo lieke sekula euskaldunei hainbesteko kalte egin, Urkullu eta horren alderdiaren laguntzarik gabe".
Bilbon izandako ekitaldian, Euskadiko PPk EAEko hiriburuetako hiru hautagaiak aurkeztu ditu: Cristina Ruiz (Bilbo), Ramon Gomez (Donostia) eta Javier Maroto (Gasteiz).