Politika -

Ordizian

Euskadik eta Eskoziak bat egin dute autodeterminazioaren alde

Bi herrialdeetako alderdi abertzaleen ordezkaria Ordizian antolatutako jaian izan dira beste milaka pertsonarekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi eta Eskoziako abertzaleek autodeterminazioaren alde egin dute aldarrikapena eta kultura uztartu dituen jaialdian. Ospakizuna Ordizian egin dute, Gipuzkoan, eta alderdi abertzaleetako hainbat ordezkari bildu ditu.

Bertan izan dira, besteak beste, EAJko Xabier Arzallus, Joseba Egibar eta Markel Olano; ezker abertzaleko Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Jone Gopirizelaia; EAko Peio Urizar; Aralarreko Jon Abril eta Oxel Erostarbe; eta Hamaikabateko Juan Ignacio Galdos.

Jaia goizetik hasi da eta arratsaldeko ekitaldian Anjel Oiarbide Nazioen Munduko ordezkariak erabakitzeko eskubidea helburu politikoa ez dela esan du, proiektu politiko guztiak eztabaidatu daitezkeen oinarria baizik.

Euskadi eta Eskoziako kirol eta folklore ekitaldi ugari izan dira egunean zehar, baita musika kontzertuak ere. Antolatzaileen arabera, eguerdirako 5.000 pertsona bildu dira Ordizian eta jaiari amaiera emango dioten kontzertuetan 10.000 lagun biltzea aurrikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea