Politika -

Bake prozesua

Ezker abertzaleak "pausoak emateko heldutasuna" duela uste du Urkulluk

ETAk behin betiko armak utzi dituela iragarri ezean "beharrezko pausoak" emango lituzkeela uste du jeltzaleak. Gainera, bakearen bilaketan "sakontzeko" eskatu dio Zapaterori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak esan du, ETAk indarkeria behin betiko utzi duela iragarri "ezean", ezker abertzaleak "beharrezko pausoak" emateko duen "heldutasunean" sinesten duela.

Horrez gain, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari eskatu dio bakearen bilaketan sakontzeko "denbora gal ez dezan", eta bere burua lan "zuhurra" egiteko aurkeztu du, "batzuekin eta besteekin hitz egiteko duen gaitasuna" ikusita.

Europa Press Telebistak egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "agerikoa da" bakea lortzeko "pausoak eman behar dituztenak ETA edo ezker abertzalea" direla; hala ere, "Gobernu espainiarrak jarduteko tartea badauka".

"Batzuek zein besteek (ezker abertzaleak, Gobernu espainiarraren presidenteak zein Gobernu espainiarrak) badakite EAJren babesa dutela indarkeria ezaren eta benetako bake prozesu baten bilaketan, sartu nahi ditugun elementuekin; ebazpenak, nazioarteko adierazpenak, lan zuhurra, nazioartearen babesa eta ondorengo egoeren babesa".

Ildo horretatik, EAJren nahia da ETAk, behingoz, behin betiko su-etena iragarri dezala. "Ezker abertzalearen kasuan, bai sinesten dut mundu horren heldutasunean beharrezko pausoak emateko, ETAk eman ezean, eurek ere izan dituzten eta besteok ere ditugun gorabeheren ostean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea