Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJren helburua lehendakariari 'kalte' egitea dela esan du Torresek
Aurrekontuak adosteko Gobernuak eta EAJk egindako negoziazioetan "marra gorri batzuk" zeharkatu dituztela kritikatu du PSEko Antolakuntza idazkariak.
Erredakzioa
Mikel Torres PSE-EEko Antolakuntza idazkariak adierazi du EAJk ez duela Estatuko Aurrekontu Nagusietan eta Gernikako Estatutuan sinesten, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearekin akordioa sinatu badu, "lehendakariari kalte egiteko" izan dela.
Gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Portugaleteko alkateak esan du ulertu egiten duela Aurrekontuak aurrera ateratzeko Zapaterok izan dituen zailtasunak, baina EAJrekin egindako negoziazioan "marra gorri batzuk" zeharkatu dituztela gaineratu du, Urdaibaiko Guggenheimena, kasu.
Horren harian, Eusko Jaurlaritza behin eta berriz proiektu horren "aurka" agertu dela adierazi du Torresek. "Espainiako Gobernuko presidentea ez da horretaz jabetu edo ez du ondo negoziatu", iritzi dio.
"Ziur nago lehendakariak zuzenean bere jarrera ezagutzera eman diola. Baina, presidentearen jokabidea ere ulertzen dut; itotzeko puntuan zaudenean, eta baten batek laguntzen dizunean, edozer emateko prest zaude zure burua salbatzeko", esan du.