Politika -

Auzitegi Nazionala

Cubillasen estradizioa hasteko eskatu dio epaileak Gobernuari

Horrez gain, tramiteak hasi aurretik Venezuelari eskaera bat egiteko proposatu dio Zapateroren Gobernuari: Arturo Cubillasi herritartasuna kentzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Espainiako Gobernuari eskatu dio Arturo Cubillas ETAko ustezko kidearen estradizioa lortzeko tramiteak has ditzan. 2007tik Venezuelan bizi da Cubillas.

Horrez gain, tramiteak hasi aurretik Venezuelari eskaera bat egiteko proposatu dio Zapateroren Gobernuari: Arturo Cubillasi herritartasuna kentzea.

Arturo Cubillas ETAko ustezko kidearen estradizioa tramitatzeko eskaera egin zion astelehenean Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Eloy Velasco epaileari. Cubillas Venezuelan bizi da 2007tik, eta Hugo Chavez-en Gobernurako lan egiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea