Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

ETAren aurkako borrokan sendoago jokatzeko eskatu dio PPk Patxi Lopezi

Alfonso Alonso diputatua kezkatuta agertu da Rodriguez Zapateroren jarrerarekin eta lerro gorriren bat zeharkatuz gero Eusko Jaurlaritzaren egonkortasuna kolokan legokeela berretsi du.

Alfonso Alonso PPren diputatua, beste elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Alfonso Alonso PPren diputatua, beste elkarrizketa batean.
Alfonso Alonso PPren diputatua, beste elkarrizketa batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPren diputatuak ETAren aurkako borrokan sendoago jokatzeko eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari Batasunari "esperantzarik ez emateko" eskatu dio.

Zapaterok atzo esan zuen Batasunaren "urratsak" ez direla "alferrikakoak" izango eta Alonsok adierazpen horiek izan ditu hizpide.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean PPren agintariak azaldu duenez, "oso harreman ona" du lehendakariarekin eta espero du Patxi Lopezek Zapaterori esango diola ezin zaiola "esperantzarik eman" Batasunari.

"Hori da lehendakariarengandik espero dugun jarrera. Ez da Eguigurenen testuinguruz kanpoko adierazpen bat, orain Zapatero baitago tartean, eta zalantza sortzen du atzoko adierazpenekin. Beraz, nik uste dut horrek kezkatu egin duela gizartearen zati handi bat, gu benetan kezkatzen gaitu eta zalantza horiek argitu egin behar direla uste dugu", adierazi du Alonsok.

EAJ-Gobernua akordioa

Aurrekontuak onartzeko Espainiako Gobernuak eta EAJk lotutako akordioaren harira, diputatu popularrak berretsi du lerro gorriren bat zeharkatuz gero Eusko Jaurlaritzaren egonkortasuna kolokan legokeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea