Politika -

Polizia operazioa

Barne Ministerioak 'desegin'tzat jo du Segiren zuzendaritza berria

- Barne Ministerioak 14 atxiloketa baieztatu ditu, baina baliteke gehiago izatea.

- Atzemandakoak kale-indarkeriarekin ere lotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak operazio zabala abiatu du gaur goizaldean Segiren aurka. Oraingoz, baina, ez dago batere argi zenbat pertsona atxilotu dituzten:&' || 'nbsp;Barne Ministerioak 14 baieztatu ditu, baina baliteke gehiago izatea.

Aipatu iturrien arabera, atxilotutakoei legez kanpoko erakundearen zuzendaritza osatzea egozten diete, baina kale-indarkeriarekin ere lotzen dituzte.

Operazioa 03:00etan hasi dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Iturri ofizialek honako atxiloketak baieztatu dituzte: Bizkaian Imanol Beristain Gutierrez (Barrika), Xabier Vidaurre Sanz (Bilbo), Ruben Villa Esnaola (Sestao), Xabat Moran Ruiz (Bilbo) eta Ikoitz Arrese Otegi (Bilbo); Araban Marina Sagastizabal (Gasteiz) eta Igarki Robles eta Nafarroan Ander Maeztu Arteaga (Ansoain), Imanol Salinas Ijurco (Olazti), Egoi Irisarri Alzueta (Iruña), Ibon Esteban Scaloni (Iruña) eta Xabier Arina Etxarte (Burlata).

Aurretik Barne Ministerioak zabaldu egin du&' || 'nbsp; Gipuzkoan Beñat Lizeaga Urkidi (Zumaia) atxilotu dutela, baina azkenengo informazioaren arabera, ez dago atxilo eraman dituztenen artean halako izenik.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak beste hiru atxiloketa aipatu ditu, Emilio Yus (Gasteiz), Julen Zuaznabar (Astigarraga) eta Endika Perez (Larrabetzu), baina Barne Ministerioak ez ditu baieztatu. Halaber, Segurtasun Indarrak beste pertsona batzuen bila ari direla ziurtatu du.

Segiren aurka urtebetean abiatutako bigarren operazio handia da gaurkoa. Izan ere, iazko azaroan, Espainiako Poliziak erakunde horretako 35 ustezko kide atxilotu zituen.

Gaurko operazioa, iazkoa bezala, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du.

Rodolfo Ares Eusko&' || 'nbsp;Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren esanetan, atxiloketa hauekin galarazi egin dute "ETAren harrobia" berriz egituratzea.

37 miaketa

Besteak beste, Erromoko eta Deustuko (Bilbo) ''Herriko Tabernak'', Zumaiako eta Gros auzoko (Donostia) gaztetxeak, Astigarragako Zipotza elkartea, Intxaurrondoko lokal bat eta Bartzelonako etxebizitza bat (Marina Sagastizabalek hiri horretan ikasten zuen) miatu dituzte.

Poliziak uste du lokal horiek Segik eta Askatasunak erabilitako "base logistikoak" zirela.

Hainbat txosten ez ezik, agenteek 36.000 euro atzeman dituzte, eskudirutan. Horietako 12.000 Nafarroako etxebizitza batean zeuden, logelako mahaitxo batean.

2007an legez kanporatua

Baltasar Garzon epaileak bertan behera utzi zituen Segiren jarduerak 2001ean, eta Auzitegi Gorenak erakundea legez kanpo utzi zuen handik eta sei urtera, 2007an. Ondorioz, gainera, erakunde terroristatzat jo zuen.

Iazko operazioaren autoan, Grande-Marlaskak adierazi zuen Segi "ETAren tentakulu bat" dela, hots, indarkeriarekin jarraitzeko "benetako akademia terrorista".

Azken bi urteetan, Segurtasun Indarrek 80 pertsona inguru atxilotu dituzte, Segikoak direlakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea