Politika -
Segiren kontrako operazioa
'ETAren harrobiaren berregituratzea eten da', Aresen esanetan
Gaineratu duenez, "erakunde guztiok zorrotz mantenduko dugu irmotasun demokratikoa eta zero tolerantzia" politika.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizango sailburua pozik agertu da Estatuaren Segurtasun Indarrek Euskadin eta Nafarroan egindako Segiren aurkako operazioa dela eta, eta azpimarratu duenez, operazioaren bidez "ETAren harrobiaren berregituratzea bertan behera utzi dute".
Hedabideetara igorri duen oharraren arabera, Polizia Nazionala eta Espainiako Gobernua zoriondu eta gero esan duenez, atxiloketok agerian uzten dute "erakunde demokratikoak eta Polizia ez dutela etsiko ETAren eta haren inguruaren kontrako borrokan".
"Atxiloketek beti ETAren harrobia izan denaren berregituratzea bertan behera uztea izan dute helburu" eta "Polizia ezberdinak ETAren eta haren inguruaren kontrako borrokan su-etenean ez daudela erakusten dute beste behin ere", Aresen hitzetan.
Ildo horretatik, ziurtatu duenez, "askotan esan dudan moduan, indarkeriaren erabilera arbuiatu baino ez egin dezakeen mundu horrekiko erakunde guztiok zorrotz mantenduko dugu irmotasun demokratikoa eta zero tolerantzia".