Politika -
Italia
Erroman atxilotutako Segiko hiru kideak Espainiari entregatu dizkiote
Atxilotuak Zuriñe Gogenola Goitia, Artzai Santesteban Arizkuren eta Fermin Martinez Lakuntza dira, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Segiko ustezko hiru kide Erromatik Espainiara lekualdatu ditu Polizia Nazionalak gaur. Horietako bi nafarrak dira eta ekainean atxilotu zituzten Italiako hiriburuan, prentsaurrekoa ematen ari zirenean.
Atxilotuak Zuriñe Gogenola Goitia, Artzai Santesteban Arizkuren eta Fermin Martinez Lakuntza dira, Barne Ministerioak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez. Auzitegi Nazionalak eskatu zuen atxilotuak entregatzea.
Iragan azaroan Segiren aurka egindako operaziotik ihes egitea lortu zuten hiru atxilotuek. Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua eman zuen.