Politika -

Bake-prozesua

EA: 'ETA desagertu edo Batasuna guztiz eraberritu behar da'

"Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak estrategia 'politiko-militarra' uztea erabaki du eta bide politikoen alde apustu eginez, eta horrela esan dio ETAri".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake-prozesua "gehiegi ez luzatzeko" honakoa argitu behar dela uste du EAk: "ETA desagertu edo, bere apustu politiko eta baketsuarekin kontsekuentea izanik, Batasuna guztiz eraberritu behar da, ETA alde batera utziz''.

Bere azken aldizkariaren azken zenbakiko editorialean, Euskadik "une erabakiorra" bizi duela esan du EAk; "Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak estrategia ''politiko-militarra'' uztea erabaki du eta bide politikoen alde apustu eginez, eta horrela esan diote ETAri".

Idazkian azpimarratzen denez, EAk norabide aldaketa horretan parte hartu du, horretarako, "bere apustuari datxekion arriskuak bere gain hartu ditu, interes alderdikoiak alde batera utziz".

&' || 'nbsp;"Gizarteak onartu ditzakeen epeetan amaiera eman behar zaie indarkeriari lotutako estrategiei", azaltzen du testua;&' || 'nbsp;su-etenaren egiaztapena, armak uztea, kartzela-politika edo biktimen gaia kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea