Politika -

PSOEren Batzorde Federala

'Politika egiteko nahia' ziurtatzea esan dio lehendakariak Batasunari

Espainiako Gobernu aldaketak Exekutibo "sendoa, garrantzi politiko handikoa eta elkarrizketarako gai dena" ekarri du, Patxi Lopezen esanetan.

Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudi batean. EFE.
Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudi batean. EFE.
Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudi batean. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Adierazpenak eta elkarrizketak" egiten uztea eta "politika egiteko nahia''" ziurtatzea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariak Batasunari.

PSOEren Batzorde Federala hasi aurretik prentsaurrekoa eman du Patxi Lopezek. Lehendakariaren hitzetan, ezker abertzaleak badaki ez dela Espainiako justiziak ez diona "politika egiten uzten", baizik eta ETAk berak. Horregatik, ETArekin "behingoz sokak askatzea" eta erakundea desagertzeko "lan egitea" eskatu dio.

Lehendakariaren ustez, ezker abertzaleko buruen azken adierazpenek argi utzi dute Batasunaren baitan "mugimenduak" daudela, eta gainerako alderdiei "atzerapausorik ez" emateko eskatu die.

Gobernuaren aldaketa

Espainiako Gobenuaren aldaketa "egokia eta beharrezkoa" izan dela iritzi dio Patxi Lopezek. Ondorioz, Gobernu "sendoa, garrantzi politiko handikoa eta elkarrizketarako gaitasun argia" duena lortu da, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea