Politika -
Alderdiaren 10. urteurrena
Aralar: 'Bide bat ireki dugu eta badatoz beste batzuk atzetik'
Ezenarroren hitzetan, "orain dela 10 urte Aralarrek jada egindako aldaketa politikoa onartzen hasi da Batasuna. Bere sasoian Lizarra izan zen bezala, Gernika mugarri politiko bilakatu da".
Erredakzioa
"Bide bat ireki dugu eta badatoz beste batzuk atzetik: Gernikan bat egin dugu", adierazi du Aintzane Ezenarro Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak bere alderdiaren 10. urtemugaren ospakizunean.
Ezenarroren hitzetan, "orain dela 10 urte Aralarrek jada egindako aldaketa politikoa onartzen hasi da Batasuna. Bere sasoian Lizarra izan zen bezala, Gernika mugarri politiko bilakatu da".
Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko koordinatzailea ere Aralar Egunean izan da Irurtzunen. Jimenezek iraganera begiratu du, eta egun, Aralar "garrantzi handiko indar egonkorra" dela esan du.
Jimenezek gogorarazi duenez, "bakegintza, lehentasunezko jomuga" izan du bere alderdiak hasieratik, eta "ETAren indarkeriaren amaiera alde bakarrekoa eta ordain politikorik gabekoa" izan behar zelaren eztabaida piztu zuen.