Politika -
Elkarrizketa ETBn
Jauregui: 'Berri ona litzateke Batasunak ETA bere amaierara behartzea'
Alabaina, Presidentetzako ministroaren hitzetan, "historiak kontrakoa erakutsi digu".
Erredakzioa
Batasunak "ETA indarkeriaren amaierara eramatea albiste ona" litzatekeela esan du gaur Ramon Jáuregui Presidentetzako ministro berriak. "Hala ere, historiak kontrakoa erakutsi digu", gaineratu du ETB-2 eskainitako elkarrizketan.
Ezker abertzaleak, "historian aurrenekoz", ETAren bukaera "ona litzatekeela" adierazi du, Jaureguiren hitzetan. Hala ere, Gobernuak "ez daki" Batasunak ETA "indarkeriaren amaierara bultzatuko duen ala ez".
Bitartean, ezker abertzaleak politikan parte hartzeko "baldintzak beteko ez dituela" berretsi du Ramon Jaureguik.
PSOEren eta PSEren arteko erlazioen osasunaz ere galdetu diote ministro berriari, Zapateroren eta EAJren arteko hitzarmenen ondoren. Zentzu horretan, bien arteko erlazioak "oso onak" direla erantzun du Jaureguik.
Hale ere, jeltzaleekin sinatutako akordioaren ondorioz "marruskadurak" izan direla onartu du, baina, azkenik, "bai lehendakaria eta baita PSE ere, zentzudun jokatu dute", bere ustez.