Politika -

FORU HAUTESKUNDEAK NAFARROAN

Laukoaren eta oposizioaren arteko berdinketa iragartzen du Nafarroako barometroak

Parlamentuak agindutako barometroaren arabera, 25na eserleku lortuko lituzkete. UPN, EH Bildu eta PPk aulki bat irabaziko lukete, I-E berdin geratuko litzateke eta C's Parlamentuan sartuko litzateke.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Gobernuko alderdiek eta oposizioak 25na eserleku izango lituzkete Nafarroan

1:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernua sustengatzen duen laukoak (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra) eta oposizioak (UPN, PSN, PPN eta Ciudadanos) eserleku kopuru bera lortuko lukete Nafarroako Parlamentuan orain hauteskundeak egingo balira, Nafarroako Parlamentuak agindutako barometroaren arabera.

Gaur egun laukoak 26 aulki ditu eta oposizioak, 24. Barometroaren estimazioen arabera, laukoak 25 eserleku izango lituzke, hain zuzen ere, UPN, PSN, PPN eta Ciudadanosek adina.

UPN izango litzateke alderdi bozkatuena 16 eserlekurekin, orain baino bat gehiago.

EH Bildu bigarren indarra izatera pasatuko litzateke 9 ordezkarirekin (gaur egun 8 ditu), Geroa Bairen aurretik (9 ditu orain eta 8 izango lituzke). Ahal Duguk eserleku bat galduko eta sei lortuko lituzke, PSNren aurretik (7tik 5era jaitsiko litzateke).

Azkenik, PPN 2tik 3ra igoko litzateke, Izquierda-Ezkerra (I-E) bi ordezkarirekin mantenduko litzateke eta Ciudadanosek ordezkari bat izango luke lehen aldiz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP UPN PSN Albisteak Geroa Bai Nafarroa Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Nafarroa Izquierda-Ezkerra Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua Nafarroako Podemos gaur Hauteskundeak gaur