Politika -

Nafarroako Parlamentua

Hezkuntzan zerrenda bakarra galarazten duen legea onartu dute Nafarroan

Atzeraeraginezko izaera daukan lege honen arabera, hautaproba guztiak lanposturako hizkuntzarekin lotuta egongo dira, deialdi ezberdin eta bereizietan, eta berariazko epaimahaiarekin.

Hezkuntzako lan eskaintza publikoko azterketa. Argazkia: EiTB.
Hezkuntzako lan eskaintza publikoko azterketa. Argazkia: EiTB.
Hezkuntzako lan eskaintza publikoko azterketa. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSNk Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran irakaskuntzako funtzio publikoa arautzeko aurkeztutako lege proposamena aurrera atera da bart Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos alderdien aurkako botoarekin; eta horrek, praktikan, zerrenda bakarra eratzea eragotziko luke.

Atzeraeraginezko izaera daukan lege horren arabera, hautaproba guztiak lanposturako hizkuntzarekin lotuta egongo dira, deialdi ezberdin eta bereizietan, eta berariazko epaimahaiarekin.

Irakurketa bakarrean izapidetuta, legearen helburua "Nafarroan irakasleen kidegoen hautatze-irizpide sistema finkatzea" da, "Nafarroako hizkuntza ofizial biak menperatzen ez dituztenentzat inpartzialtasuna eta berdintasuna ezarriz". Horretarako, "deialdi ezberdinak eta bereiziak egingo dira, eta Nafarroako Foru Erkidegoan ofizialak diren hizkuntza bakoitzak bere epaimahaia izango du".

Bestalde, erantsitako eta onartutako zuzenketa batek zehazten duenez, "hautaproba guztiak espezialitatearen edo klaseak emateko erabiliko den hizkuntzan egingo dira".

Ondorioz, "hautaprobak gainditzen dituztenek bete gabeko espezialitateetarako eta horiei dagokien hizkuntzan aukeratu beharko dute lanpostua".

Orain arte, hizkuntza batean eskolak emateko hautaprobak hizkuntza horretan egiten ziren, baina espezialitate bat (euskara izan ezik) irakasteko hautaprobetara aurkezten zirenek euskaraz edo gazteleraz egin nahi zuten aukeratu behar zuten. Lege proposamen berri horri esker, berriz, deialdi bakoitzaren azterketak egun ezberdinetan egiteko aukera izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Parlamentua Hezkuntza Enplegu Eskaintzak 2024