Politika -

ETAko ustezko kideak

Cubillas eta Urtiaga deklaratzera deitu ditu Velasco epaileak

ETAren eta FARCen arteko harremana ikertzeko auzian agertu nahi zuten ETAko ustezko kideek, baina Auzitegi Nazionaleko epaileak ez du egin zuten eskaera onartu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arturo Cubillas Fontan eta Jose Angel Urtiaga Martinez ETAko ustezko kideek ETAren eta FARCen arteko harremana ikertzen duen auzian parte hartzea eskatu zioten Auzitegi Nazionalari, baina Eloy Velasco epaileak ez du eskaera onartu, eta datorren abenduaren 14an deklaratzera deitu ditu.

ETAko ustezko bi kideek abokatuen bitartez auzian agertzea eskatu ostean eman du epaileak autoa. Cubillas Venezuelan bizi da, eta Urtiaga, Kuban.

Epaileak bi lagun horien eskaera ukatu du eta deklaratzeko agindua eman die, nazioarteko hartu-agiridun posta bidez, epailearen izendapena berresteko; abenduaren 14an, 11:00etan, epaitegira joan beharko dute. Agertzen badira, "beren egoera legeztatuko" dute.

Hori horrela, Velascok Terrorismoaren Biktimen Elkartearen eskaera onartu du eta deklarazioa hartuko die, "beren burua defendatzeko eskubide aktiboa gauzatu dezaten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea