Politika -

Kale indarkeria

Zenbait kaputxadunek Foru Aldundiare ibilgailu bat erre dute Santutxun

Foru Aldundiaren bereizgarria zuen ibilgailu bati erregaia jaurti diete bi lagunek. Suak kalteak egin ditu alboko ibilgailu batean eta biak kiskaliak gelditu dira.

Redaacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur gauean Bilboboko Santutxu auzoan bi kaputxadunek Bizkaiko Foru Aldundiaren bereizgarria zuen ibilgailu bat erre dute gainean likido sukoia jaurtiz. Eragindako sugarren ondorioz, alboan zegoen beste ibilgailu batek su hartu du, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.

Gertakizuna 19:50etan jazo da Santutxuko Alacant kalean. Foru Aldundiko FordFiesta ibilgailu bati hurbildu, eta su eman diote bi lagunek.

Suak alboko ibilgailu bat kaltetu du ere. Suhiltzaileak sua amatatzen saiatu arren, bi ibilgailuak kiskaliak gelditu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea