Politika -

Gutun baten bitartez

Otegik aske uztea eskatu dio Auzitegi Nazionalari

Batasuneko bozeramaile ohiak adierazi du "gertaera politikoek" erakusten dutela ez dagoela "ETAren zerbitzura".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagi ohiak espetxetik ateratzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari. Izan ere, "gertara politikoek" erakutsi egiten dute kartzelan sartzeko argudioa "faltsua" dela, hau da, "ETAren zerbitzura" dagoen "estrategia bateratua" duela.

El Mundo egunkariak gaur jakinarazi duenez, Jone Goirizelaia abokatuak astelehenean igorri zion idatzia Zigor Arloko Laugarren Salari, hori baita Bateragune auziaren epaiketa egin behar duena.

Auzi horretan, Otegi ez ezik, Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohia ere auzipetuta dago.

Batasuneko buruzagi ohia duela urtebete kartzelatu zuten, Bateragune izeneko erakunde baten bitartez Batasuna berriz antolatzen saiatzea egotzita, eta harrezko hirutan eskatu du aske uztea. Hiru eskaerak, baina, errefusatu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea