Politika -
Politika antiterrorista
Portugalek Iratxe Yañez ETAko ustezko kidea Espainiari entregatu dio
Yañez iragan urtarrilaren 9an atxilotu zuten Portugalen Garikoitz Garciarekin batera. Biak ihesi zihoazen Guardia Zibilak Zamorarantz zeramaten lehergaiez kargatutako furgoneta atzeman ostean.
Erredakzioa
Portugalek Iratxe Yañez ustezko ETAko kidea Espainiari entregatu dio Garikoitz Garcia estraditatu eta hiru hilabetera. Garcia eta Yañez Portugaleko Obidos hirian aurkitutako lehergaiekin erlazionatu dituzte. Biek Portugalera ihes egin zuten, Guardia Zibilak lehergaiez beteriko furgoneta batekin atzeman ondoren. Yañez eta Garcia Espainiako mugarantz zihoazen.
Iratxe Yañez Ortiz de Barron eta Garikoitz Garcia Arrieta Espainiari entregatuta, azken hau uztailaren 23an, Portugalen Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea baino ez da Portugalen geratzen epaiketaren zain.
Zengotitabengoak Portugalen jarraitzen du
Zengotitabengoari iragan otsailaren 4an, Obidosen, Lisboako iparraldetik 100 kilometrora, aurkitutako lehergaien biltegia sortzea leporatzen diote. Guztira, tona bat lehergai aurkitu zituzten bertan.
Zengotitabengoa martxoaren 11n atxilotu zuten Lisboan, mozorrotuta eta Mexikoko pasaporte faltsu batekin Caracasera ihes egitera zihoanean.
Portugaleko Poliziak ez du Zengotitabengoaren kidea, Oier Gomez Mielgo, aurkitzea lortu. Azken hori ere Obidoseko etxean bizi zen. Etxe horretan, besteak beste, erabiltzeko prest zeuden 300 kilo lehergailu eta Espainiako hainbat hiritako planoak aurkitu zituzten.