Politika -
Lokarriren bitartez
Currin: 'Behin betiko su-etenik gabe, ez da ETArekin bilerarik egingo'
Brian Currinek ETArekin kontakturik egon izana ezeztatu du eta aldebakarreko, behin betiko eta egiaztagarria den su-etena iragartzeko eskatu dio.
Erredakzioa
Brian Currin abokatu hegoafrikarrak eta ezker abertzalearen aholkulariak bera edo bestelako nazioarteko bitartekariak ETArekin ez direla bilduko adierazi du ETAk "aldebakarrekoa, behin betikoa eta egiaztagarria den su-etena" iragarri arte. Hori da, hain zuzen, Bruselako Adierazpenean egindako eskarietako bat.
Currinek hori bera gogoratu dio ETAri Lokarriren bitartez zabaldutako komunikatu labur batean. Bertan ETArekin "inolako kontakturik" ez duela esan azpimarratzen du hegoafrikarrak.
Iragan irailaren 30an, Currinek beste komunikatu bat atera zuen Bruselako Adierazpena sinatu zutenen izenean ETAren azken komunikatuei erantzun eta su-etena ezinbesteko baldintza dela adieraziz.
ETAren erantzuna
ETAk irailaren 18an ateratako komunikatu baten bidez eta Gara egunkarian argitaratutako elkarrizketan batekin erantzun zien Bruselako Adierazpenaren bultzatzaileei.
Elkarrizketa horretan, ETAk su-etena iragartzeko borondatea azaltzen zuen, baina horretarako baldintza batzuk ematea eskatzen zuen, izan ere, beharrezkoa ikusten zuten aurretik elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez aurrera pauso batzuk ematea.