Politika -

PSE-Batasuna ustezko batzarra

Bilera 'aski gezurtatuta' dagoela nabarmendu du lehendakariak

- PSEk eta Batasunak ukatu egin dute batzartu izana, egunkari batzuek aurkakoa ziurtatu badute ere.

- PPk premiazko bilera eskatu die sozialistei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi du "argi eta irmo" ukatu dutela dagoeneko PSE-EE eta Batasuna duela hilabete batzartu izana, eta ekintzek Eusko Jaurlaritzaren "irmotasun demokratikoa" erakusten dutela.

Gasteizko Gobernuko buruak Eibarretik egin ditu adierazpenok, prentsaurrekoan, bisita egin baitu gaur herri gipuzkoarrean.

Vocento eta Noticias taldeko egunkarien esanetan, Jose Antonio Pastor eta Alfonso Gil sozialistek bilera sekretua egin zuten Bilbon Jone Goirizelaia eta Rufi Etxebarria ezker abertzaleko buruzagiekin. Nolanahi ere, lehendakariak gogorarazi du PSE-EEko zuzendaritzak ukatu egin duela.

Halaber, Patxi Lopezen hitzetan, PSE-EEk bere "printzipio demokratikoak" berretsi ditu, horiek baitira "honaino ekarri gaituztenak", eta ez dituztela aldatuko ohartarazi du.

Lopezek gaineratu du Gobernuak eutsi egin diola "irmotasun demokratikoari", "burutapenak burutapen", eta "politika argia" duela.

"Badirudi denok estu gaudela, bakearen astean bageunde bezala. Beraz, zuhurtzia izan beharra daukagu, eta honaino ekarri gaituen bidean jarraitu", esan du.&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea