Politika -

Auzitegi Nazionala

Iratxe Yañez ETAko ustezko kidea espetxera bidali du Marlaskak

Jesus Maria Martin eta Ibai Azcona Frantziatik Espainiara ekarri dituzte. Erakunde terroristako kidea izatea leporatzen diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalek ostegunean Espainiako Poliziaren esku utzitako Iratxe Yañez espetxera bidali du Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak. Urtarrilaren 9an atxilotu zuten, ezkutalekuak eta lehergailuak egiteko materiala Portugalera eramatera zihoanean.

ETAko kide izatean, lehergailuak eta armak izatea eta gordetzea, agiriak faltsutzea eta atentatuak parte hartzeko prest egotea leporatzen diote.

Halaber, Jesus Maria Martin (Santurtzi, 1963) eta Ibai Azkona (Iruñea, 1983) Frantziatik Espainiara eraman dituzte. Erakunde terroristako kide izatea leporatzen diete. Martin 2002ko urtarrilean atxilotu zuten Bordelen, eta Azkona aurtengo irailean, Hendaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea