Politika -
Bakegintza
Batasunarekin hitz egitea 'derrigorrezkoa' da, Ezker Batuaren esanetan
Aranaren ustez, "PPren hitzarmenak oin-eskuetan lotu ditu lehendakaria eta bere alderdia, baina bakegintza eta normalkuntza politikoari lehentasuna eman behar diote".
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Batuak-Berdeak alderdiko koordinatzaile orokorraren hitzetan, legez kanpo utzitako ezker abertzalearekin bilerak egitea "derrigorrezkoa" da, eta PPren hitzarmena bakerako bidean "oztopo" ez izatea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari.
PSEk eta Batasunak bildu izana ukatu dute, baina bilera horiek "beharrezkoak ez ezezik, derrigorrezkoak" direla esan du Aranak Bilbon emandako prentsaurrekoan. Horren hitzetan, erakundeek eta alderdi politikoek "elkarrizketa bideak sustatzeko, adostasunak lortzeko eta bakearen bidean aurrerapausoak emateko lan egin behar dute".
Aranaren ustez, "PPren hitzarmenak oin-eskuetan lotu ditu lehendakaria eta bere alderdia, baina bakegintza eta normalkuntza politikoari lehentasuna eman behar diote".