Politika -

Erasoa

Renferi eraso egin diote etxean egindako bi lehergailurekin, Araban

Jasogailu batek kalteak izan ditu. Tresna pirotekniko bati lotutako botila batekin osatu dute lehergailua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jundiz (Araba) industrialdean dagoen Renferen karga eremu batek bi lehergailurekin egindako eraso bat izan du, eta horren ondorioz, jasogailu batek kalte handiak izan ditu.

Herrizango Sailak Europa Press agentziari jakinarazi dionez, erasoa larunbat honetako 02:30ak aldera jazo da, tresna pirotekniko bati lotutako botila batekin osatu duten lehergailuez baliatuta.

Lehergailuok bi jasogailuren aldamenean jarri dituzte; horietako batek kalteak izan ditu eta besteak ez du eraginik jasan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea