Politika -

DIRU EBASTEA ETA KOMISIOAK

Gaur argitaratuko da Palau kasuaren eta CDCren ustezko komisioen inguruko epaia

Azpikeria argitara atera eta zortzi urtera, gaur ezagutuko da Palauko diru-ebasketaren eta CDCk obra publikoak ematearen truke ustez kobratutako komisioen inguruko auziaren epaia.

Millet, Montull eta honen alaba, epaiketako saio batean. Argazkia: EiTB
Millet, Montull eta honen alaba, epaiketako saio batean. Argazkia: EiTB
Millet, Montull eta honen alaba, epaiketako saio batean. Argazkia: EiTB

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiaren 10. sekzioak gaur, 09:30ean, egingo du publiko Palau de la Musicaren sakeo diru-ebasketaren inguruko epaia eta ustez CDCk kobratutako legez kanpoko komisioen ingurukoa.

Felix Milletek eta Jordi Montullek, eta honen alabak, Gemma Montull finantza-zuzendari ohiak erakunde kultural horretatik dirua desbideratu zutela ebatziko du epaiak, hori onartu baitute beraiek. Fiskalaren arabera, 22 milioi euro ebatsi zituzten, eta horietako batzuk CDCra joan ziren, legez kanpoko komisio gisa, alderdi horrek obra publikoak kontratatzearen alde. Zentzu horretan, alderdiak erantzukizun zibilik ote duen ere zehaztuko du epaiak.

Milletek, Jordi Montullek eta Gemma Montullek espoliazio edo diru lapurreta eta CDCk komisioak kobratzen zituela onartu zuten epaiketan, Ferrovialek Palauri ematen zion babesarekin ezkutatuta.

Delitua onartzeko, hiru akusatuek akordioa egin zuten Fiskaltzarekin, eurentzako kartzela-zigor eskariak txikituz, eta horrela, Gemma Montullek ez luke kartzelara sartu beharrik izango. Fiskalak 14 urte eta 9 hilabete eskatzen ditu Felix Milletentzat, 10 urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra Jordi Montullentzat eta bi urte Gemma Montullentzat.

Daniel Osacar CDC diruzainak, alderdi horretan auzipetu duten pertsona bakarrak, berriz, ukatu egin du inolako deliturik egin izana, baina zortzi urtera arteko zigorra eskatzen du fiskalak berarentzat.

Komisioak

Martxoaren 1ean hasi zen epaiketa eta astebete beranduago hasi ziren akusatuak deklaratzen. Dirua bere gastu eta kontu pertsonaletara bideratzea onartzeaz gain, Felix Milletek Ferrovialek donazioak egiten zizkiola Palauari adierazi zuen, eta horrela, dirua CDCra iristen zela, eta trukean, alderdiak obra publikoak esleitzen zizkiola Ferroviali.

Zentzu berean, Jordi Montullek esan zuen eskupeko horiek % 3tik % 4ra igo zirela, "CDCk diru gehiago nahi zuelako".

Aitzitik, Daniel Osacar diruzain ohiak ukatu egin zituen adierazpen horiek.

Fiskalak 6,6 milioi euro eskatzen dizkio, gainera, CDC alderdiari (gaur egun desagertuta dago eta PdeCATek hartu du bere tokia) arduradun zibil gisa, diru-ebasketa berak irabaziak izateko erabili omen zuelako. Eskari hori dela eta, enbargatuta ditu CDCk 15 egoitza 2015etik.

2009ean atera zen argitara kasua Esquadrako Mossoak Musikaren Palaun sartu ondoren, Bartzelonako Fiskaltzaren aginduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Delituak bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Albisteak Gaur