Politika -

Mugimenduak ezker abertzalean

Batasunak dio gogoko duela Zapateroren 'diskurtso berria'

Xanti Kiroga ezker abertzalearen ordezkariak adierazi duenez, "gaitzetsi behar den ezer ez egotea" lortzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xanti Kiroga ezker abertzalearen ordezkariak esan du gogoko dituela Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearen "terminologia eta diskurtso berriak", baina "ekintza nabarmenak" eskatu dizkio. Gainera, "gaitzetsi behar den ezer ez egotea" lortzen ari direla azpimarratu du.

Horixe azaldu du ezker abertzalearen ordezkariak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitzan Maiorga Ramirez EAren Nafarroako idazkari nagusiarekin batera Gernikako akordioaz azalpenak eman dituenean.

Zapaterok atzo Senatuan esan zuenaren inguruan (ezker abertzalearen mugimenduek ez zutela balio esan zuen, baina "ondorioak ekar ditzakeela" aitortu), Kirogak onartu du gustatzen zaiola "terminologia eta diskurtso berria", izan ere, ezker abertzalearen baitan izandako "aldaketa objektiboak aitortu behar izan" dituela iritzi dio.

Dena dela, ezker abertzalearen ordezkariak uste du "alde guztiek"&' || 'nbsp; egin behar dituztela "ekintza nabarmenak", eta Espainiako Gobernua aipatu du zentzu horretan. "Denok gaude ados alde guztiek ekintzak egin behar dituztela diogunean. ETAri, Euskal Herri osoari, Espainiako Gobernuari eta geuri ere, gauzak eskatu behar zaizkigu", gaineratu du.

Horren harira, Zapaterok "ezker abertzaleak egin duenaren gabeziak" aipatu dituen bezala "gauza positiboak ere onartu" dituela azpimarratu du. Hori dela eta, "nahikoa ez diren pauso positiboak" eskatu dizkio Gobernuari ere.

Kirogaren esanetan, Zapaterok Batasunaren "aldaketa objektiboak onartu beste aukerarik ez du" eta "zaildu beharrean, ibilbidea erraztea" eskatu dio "gatazka politikoaren irtenbidea lehenbailehen" iristeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea