Politika -

Kuban bizi da

Urtiaga estraditatzeko tramitea hasteko eskatu dio Velascok Gobernuari

Jose Angel Urtiaga ETAko ustezko kidea Kuban bizi da, eta Arturo Cubillasekin batera auzipetu zuten ETA eta FARC taldeen arteko erlazioa ikertzeko auzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Gobernuari eskatu dio Jose Angel Urtiaga ETAko ustezko kidearen estradizioa lortzeko tramiteak has ditzan. Urtiaga Kuban bizi da, eta Arturo Cubillasekin batera auzipetu zuten ETA eta FARC taldeen arteko erlazioa ikertzeko auzian.

Iragan astean Fiskaltzak epaileari eskaera hau egiteko eskatu zion Velascori. España eta Kuba arteko estradizio-itunaren arabera, Urtiaga espainaratzea posible da, fiskalaren aburuz. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak bat egin du eskaera honekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea