Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urkullu: 'Zapaterok badaki arazoak kutsu politikoa duela'

Bere alderdia Zapatero presidentearekin eta "politika egin nahi duen" ezker abertzalearekin hitz egiteko prest dagoela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen hitzetan, Rodriguez Zapaterok badu euskal gatazkaren ezaugarrien berri, hau da, badaki ETAren aurrekoa eta ostekoa dela, oraindik ere ez baitzaio gai horri heldu.

"Geure denbora Rodriguez Zapateroren esku jarri dugu, baita bere buruari ezker abertzalea esaten dionaren esku ere, baina, betiere, egin behar dutena egiten badute", azpimarratu du.

Horren harian, "politika egin nahi duen ezker abertzaleak erabaki bat hartu behar du", esan du, eta politikaren aldeko apustu hori, horiek esaten dutenez, "aldebakarreko prozesua bada", ezin dute espero "besteok ere bat egitea" eta "nahaste-borraste horretan sartzea". "Aldebakarreko prozesu batean badaude, egin dezatela behar dutena", gaineratu du.

Hizkuntz politikari kritikak

Bestalde, eta hizkuntz politikari dagokionez, Urkulluk berriro esan du bere alderdiak zalantza duela PSE-EEk "euskarari gorrotoa ez ote dion", eta Eusko Jaurlaritzak euskararen inguruan duen politika "PPk baldintzatzen du", salatu du.

Urkulluren ustez, Kulturaren Euskal Plana, hizkuntza politika eta euskararen erabilera normalizatzeko politika ikusita, Eusko Legebiltzarreko EAJren taldeak ez du argi Jaurlaritzak euskal kulturaren aurrean duen jarrera "arduragabekeriaren, nagikeriaren, euskararekiko gorrotoaren edo horien guztien nahasketa baten ondorioa" den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea