Politika -

Batzarra, Gasteizen

ETAren aurrean irmo jarraitzea adostu dute Lopezek eta Basagoitik

Halaber, bi aldeek amaitutzat eman dute PSE-Batasuna ustezko bileraren ostera sortutako polemika.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak eta Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak ETAren eta Batasunaren aurka "irmo" jarraitzea adostu dute gaur. Halaber, egunkari batzuek PSE-EE eta Batasuna duela hilabete bildu zirela publikatu eta gero, polemika amaitutzat eman dute.

Lopez eta Basagoiti Gasteizen bildu dira gaur goizean, erakunde terroristak "eraso ekintza armatuak" eten eta gero EAEko gobernuburuak alderdiekin abiatutako bilera-sortaren baitan.

Bi buruzagiek ez dute agerraldirik egin, bilera "pribatua" izan baita, baina hitz egindakoaren berri duten iturriek azaldu dutenez, batzarrak bi zati izan ditu.

Lehenengoan, lehendakariak egungo egoera politikoaren diagnosia egin dio Basagoitiri, eta bigarrenean, EAEko PPko buruak irmotasuna beharrezkoa dela esan dio Lopezi, eta hura ados agertu da.

Bi aldeek gogorarazi dute bilera hau aspalditik aurrez ikusita zegoela, hots, egunkari batzuek PSE-Batasuna ustezko bilera publikatu baino lehenagotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea