Politika -
AHTren aurkako protesta
Diputazioaren ibilgailu baten aurkako erasoa egin dute Zornotzan
Hiru gurpil zulatuta zituela topatu dute. AHTren aurkako pintada bat ere egin dute. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren ibilgailu bati hiru gurpil zulatu eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako pintadak egin dizkiote Zornotzan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Aldundiko langileek eurek ohartarazi dute gertakariaz, goizean goiz lanera joan direnean.
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian sabotajea argitzeko asmoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea