Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Gernikako Estatutua osorik betetzeko exijitu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari

Estatutu politiko berria eztabaidatu eta adostu ahal izateko gutxieneko bermea da Gernikako Estatua osorik betetzea, EH Bilduren iritzian.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EiTB.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EiTB.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk legez kanpoko proposamena aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, Espainiako Estatuari Gernikako Estatutua osorik bete dezala exijitzeko. Falta diren eskumenak betetzeko, programa eta egutegi zehatza eskatuko dizkio koalizio abertzaleak Mariano Rajoyren Gobernuari, eta bi hilabeteko epea eman dio horretarako.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak esan zuzenez, "Estatutua betetzea, lege organiko bat den heinean, betebeharra da".

"Duela 39 urte hitzartutakoa Madrilek behingoz bete dezala exijitzen dugu. Guztion ardura dela iruditzen zaigu, ez Jaurlaritzarena bakarrik. Estatutua betetzea, lege organiko bat den heinean, betebeharra da, baina gutxieneko bermea ere bai, estatutu politiko berria eztabaidatu eta adostu ahal izateko", adierazi zuen Iriartek.

Eskumenak transferitu gabe egoteak Autogobernu Lantaldearen lana "blokeatu" dezakeela uste du EH Bilduko kideak, eta, beraz, Estatutua osorik betetzea ezinbestekotzat jo zuen, autogobernuaren eztabaidan aurrera egiteko. "Nola hitz egingo dugu eskumen gehiagori buruz, duela 39 urte aitortutakoak bete gabe baldin badaude?", galdetu zuen.

EH Bilduk uste du PP eta PSE-EE ekimen honen aurka agertuko direla, "egungo blokeo egoeran eroso" daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra argazkiak EH Bildu Nafarroa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa