Politika -

Ministroen Kontseilua

Espainiako 'haserrea' agertu dio Venezuelari, Cubillas auziagatik

Espainiak ETAren aurkako borrokan izandako "porrota" Venezuelari egotzi nahi diola leporatu dio gaur Hugo Chavezen Gobernuak Zapateroren Exekutiboari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak bere "haserre sakona" agertu dio Venezuelako Exekutiboari eta haren kantzelaritzak egindako salaketak "onartezinak eta ezin justifikatuzkoak" direla azpimarratu du.

Venezuelako kantzelaritzak agiri bat kaleratu du gaur, Espainia "koldartzat" joz, ETAren aurkako borrokan izan duen "porrota" Hugo Chavezen Exekutiboari egotzi nahi izatea leporatuta.

Ministroen Kontseiluaren ostean, Alfredo Perez Rubalcabak agerraldia egin du eta dagoeneko Trinidad Jimenez Atzerri ministroa Venezuelako enbaxadorearekin harremanetan jarri dela jakinarazi du. Terrorismoaren aurkako borrokan, Espainiak lanean jarraituko duela esan du Rubalcabak, Venezuelarekin duen elkarlana hobetzeko. Alabaina, ohartarazi duenez, "horrek ez du esan nahi gaurkoa bezalako jarrerak salatuko ez ditugunik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea