Politika -
Donostian
600 pertsonak Otegi askatzeko nazioarteko kanpaina bat babestu dute
"Mundu osoan elkartasuna eskatzen jarraituko dugu, Espainiako Estatutik kanpoko eta barneko aldarrikapenak Otegi askatu arte", esan du Doris Benega abokatuak.
Erredakzioa
250 pertsonek manifestu bat sinatu eta biharamunean, 600 pertsonatik gora Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruaren askapena eskatzeko nazioarteko kanpaina abian jarri dute. La painako sustatzaileen hitzetan, Otegi "bere ideia politikoengatik baino ez kartzelan dagoen preso politikoa da", eta kanpaina martxan jarriz, "erantzunkizun politiko erabili" dutela gaineratu dute.
Gizartea, politika eta kultura arloko eragileek babestutako egitasmo hori Donostian aurkeztu dute. Doris Benegas eta Miguel Castells abokatuak, Carlo Fabretii idazlea, Joan Tarda ERCko diputatua eta Angeles Maestro ENko sortzailea izan dira prentsaurrean. Hodei Otegiren semea eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko burua ere bertan izan dira.
Otegi "preso politikoa" dela ziur daude, eta horren iritzian, "kartzelan egoteko arrazoi bakarra da bere ideia politikoen alde lan egin ahal izatea", eta hortaz "jakitun dira Estatuko botere politikoak eta mediatikoak".
"Mundu osoan elkartasuna eskatzen jarraituko dugu, Espainiako Estatutik kanpoko eta barneko aldarrikapenak Otegi askatu arte", esan du Doris Benega abokatuak. Jarraian zehaztu egin du: "hau ez da inori zuzendutako erronka, ardura demokratikoan oinarritutako ekintza baizik", izan ere, ezin daiteke Espainiako muturreko eskuinak "gorrotoa eta atzera egiteko asmoak inposatzea eta PSOE helburu horietara makurtzea".