Politika -
Barne hauteskundeak
Batzarrek ez du Nafarroa Bairen barruan jarraituko
Botoa ematera joan diren 367 hautesleen % 75ak Nafarroa Bairekin egindako akordioa berriztatzearen kontra agertu dira. Batzarrek egun koalizioarekin dituen konpromisoak mantenduko ditu.
Erredakzioa
Batzarreko militanteek Aralar, EA eta EAJrekin zuten Nafarroa Bai koalizio akordioa ez berriztatzea erabaki dute botazio baten bidez. Erabaki honen ondorioz, eta hurrengo hauteskundeei IUN-NEBri eskaintza egingo dio.
"2011n Nafarroa Bairen barruan jarraitzearekin ados zaude Aralar-EA-EAJ akordioa ikusita?" galderari, botoa ematera joan diren 367tik % 75ak ezetz erantzun dio; gainontzeko %20, berriz, baietz. 17 baliogabekoak izan dira, % 5 zuriak eta abstentzioa % 29.
Emaitza hauek ikusita, Batzarrek aurretik prestatuta zuten plana abian jarriko dute: 2011ko hauteskundeei begira, "NEBrekin akordio bat lortzea politika eta antolakuntza mailan".
Horretaz gain, eta aurretik iragarrita zuen moduan, egun Nafarroa Bairekin batera dituen konpromiso instituzionalei eutsi egingo die legealdia amaitu arte.