Politika -

Ekitaldia Bilbon

Lidon epailea omendu dute, ETAk hil zuela 9 urte betetzen direla

Ehun pertsona inguru bildu dira Deustuko Unibertsitatean, tartean Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsonak inguru elkarretaratzea egin dute gaur goizean Deustuko Unibertsitatean, Bilbon, Jose Maria Lidon epailea omentzeko, ETA erakunde terroristak hil zuela bederatzi urte betetzen diren honetan.

Elkarretaratzea Bakearen Aldeko Koordinakundeak deitu du, "Bakea da bidea" lelopean. Besteak beste, epailearen semeetako bat, Jordi; Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Jaime Oraa Deustuko Unibertsitateko errektorea izan dira.

Ekitaldia amaitutakoan, Fabian Laespada Bakearen Aldeko Koordinakundeko bozeramaileak adierazi du Lidon epailea "oso maitatua" zela.

Laespadak goratu egin du haren lana, hori "funtsezkoa" baita "herrialde honen historia triste eta krudela oroitzea" eta haren senideei "elkartasun besarkada handia" emateko.

Koordinakundeak nabarmendu duenez, XXI. mendean gizarteak "indarkeriaren aurkakoa eta bakearen aldekoa" izaten jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea