Politika -

Bi hegazkinetan

Alerta terrorista areagotu du Espainiak lehergaiak atzeman ostean

Bestalde, merkantzia hegaldietako jatorri aireportuen zerrenda beltz bat egiteko lantalde bat osatzea erabaki dute EBko Barne ministroek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako alerta terrorista gradu bat igotzea erabaki du Barne Ministerioak, orain dela gutxi bi hegazkinetan lehergaiak aurkitu ostean, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak gaur jakinarazi duenez.

"Eskura ditugun informazioen arabera, bi bonba-pakete eraman behar zituzten bi hegazkin atzeman ditugu azken asteetan eta alerta gradu bat igotzea erabaki dugu", adierazi du Rubalcabak.

Europar Batasuneko Barne ministroen kontseiluan erabaki horren berri eman die gainerako agintariei Rubalcabak. Bestalde, merkantzia hegaldietako jatorri aireportuen zerrenda beltz bat egiteko lantalde bat osatzea erabaki dute EBko Barne ministroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea