Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Quiroga: 'Oroimenaren Eguneko testu instituzionala ez da ondo kudeatu'

Felipe Gonzalezen elkarrizketari buruz, Quirogak esan du "zorionez, historiaren pasarte beltz hori iragan da; erakundeek legea urratzea baita gerta litekeen okerrena".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentearen esanetan, bihar, asteazkenean, Oroimenaren Egunean Eusko Ganberan irakurriko duten adostu gabeko adierazpen instituzionala "ez da ondo kudeatu". Eusko Alkartasunak eta Aralarrek ez dute testuarekin bat egin "terrorismoaren biktima guztiak" aintzat hartzen ez dituelako.

Eguigurenen protagonismo politikoa

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak "protagonismoa lortu du orain, eta gustura dago antza", Quirogaren aburuz. ETA eta Batasunaren kontuarekin "esne-saltzailearen ipuinean" bezala dago. "Istorioa asmatzen ari da", baina kontuz ibiltzeko esan dio Quirogak, izan ere, "pegarra hautsi egin daiteke".

Hori dela eta, Eusko Legebiltzarreko presidentearen iritziz, "abiatu dugun bideari jarraitu behar diogu, horri esker lortu baitugu PSEk eta EAEko PPk bat egitea, eta Patxi Lopez lehendakari izatea". "Beste edozer egoera hori nahastea eta denbora galtzea da", esan du.

Felipe Gonzalezi elkarrizketa, El Pais-en

Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiari El País egunkarian egindako elkarrizketa irakurri zuenean honakoa pentsatu zuela adierazi du Quirogak: "Zorionez historiaren pasarte beltz hori gainditu dugu; izan ere, gizarteari egin dakiokeen gauzarik txarrena Zuzenbidezko Estatutik, eta erakundeetatik, Legea urratzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea